XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II Batikanoa amaitzean 1965an alegia, Lazkaoko elkarteak, Estibalizkoak barne, 44 lekaide zituen, 8 gazte profesa txikia eginda, eta 6 postulante nobiziaduan sartzeko.

Kontziliondoan 9 lekaide Estibaliz-era pasatu ziren, 5 Caracas-eko San Jose de Avila lekaidetxera, 1 El Paular-eko lekaidetxera, bat apaiz sekulartu, 10 hil eta 9 sekularizatu.

Profes sinpleetatik 4 heldu ziren boto nagusiak egitera, eta gero 2 sekularizatu.

Gaurko komunitatearen adina bataz bestekoa 47 urtekoa, bi zaharrenak sartu gabe.

- Lekaide guztiak euskaldunak dira.

Liturgia euskaraz egiten da oso-osorik.

Elkarteko harremanak ere euskaraz izan ohi dira.

Euskal kultur arloan: Jaunaren Deia argitaratzen dute, kanpoko apaiz eta praile batzuen laguntzaz.

Orduen Liturgiaren liburuaren prestaketa eta argitalpenean eskuhartu dute.

Orobat Orduen Liturgiako Doiñuen prestaketan eta argitalpenean.

Jai-igandetarako Meza orriak prestatzen eta argitaratzen.

Lekaide bat Elizbarruti arteko Musikalarietakoa da, beste bat zonako liturgi-arduraduna.

Argitara berri dute Benito Santua, Bizitza eta Erregela liburua, baita Euskal Literaturaren historia.

Monje bat Biblia Ekumenikoaren euskal itzulpenean taldekide eta koordinatzaile.

Hiru lagunek Euskal Eskolan eskuhartzen dute irakasle bezala eta bat Goierriko Euskal Eskolaren koordinatzailetakoa delarik.

Udan Beneditarrak eta Lazkaoko Euskal Eskolak 3 astetako Ikastaroa antolatzen dute euskara irakasteko.

Aipagarria ere, euskal kulturari egiten dioten laguntza, liburutegiaren bidez.

Euskal liburuz, baina batez ere euskal aldizkariz ongi hornitua dute, eta zabalik dago azterlana egin nahi duen guztirentzat.

- Arroztegi edo hospederi txiki bat dute orain, eta etxe-barrukoa, gizonezkoentzat bakarrik.

Laister haundiago bat egitekotan dira, taldeentzat...

Ez da jende asko etortzen: apaizak, erlijiosoak eta sekularrak, batez ere aste santuan.

Ordizia Artziprestazgoko apaizek hemen egiten dute ia beti beren hileroko bilera, baita beste zerbait bilera urtean zehar, pastoraltzako zenbait puntu aztertzeko.

Euskara ikasi nahi duten gazteak joaten zaizkie komunitatearen bizitzan eskuhartuz, etab.